Oraingoan bai!! Gure atzezlana estreinatu dugu. Horregatik gure janzkerak erakusten ahal dizkizuegu. Badakizue tren geltoki batean jende pila ibiltzen dela, bakoitza bere ezaugarri, janzkera eta pentsamenduekin, guk denak elkartu eta istorio xelebreak montatu genituen. Primeran pasatu dugu, antzezlana berriro antzezteko gogoa dugu, hasieran genituen nerbio hoiek pixkat pasatzen joan dira eta jende aintzinean aritzeko gai garela ikusi dugu. Aupa gu!!!
Maiatzaren 22an TRENA GALDU ETA ZENBAT GAUZA antzezlana aurkeztuko dugu. Hagitz urduri gaude, oraindik ez dakigu eszenatoki gainetik horrenbeste jende guri begira sentitzea zer den. Hala ere, momentua ailetzeko gogoa dugu eta gelditzen zaizkigun egun hauek, "topera" entsaiatzen pasatuko ditugu!!! Aupa LH5!!!
Albiste batzuk idazten aritu gara; baten bat pixkat txoroa gelditu zaigu eta nahiko ahoberoak garenez beste batzuk gehiegizkoak!!! jajaja!!! Horrelakoak gara gu!!! Gero bideoa grabatzerako momentuan hagitz lotsatuta gaude, badakizue, ez dugu kamara aintzinean aritzeko ohitura gehiegi. Baina lasai... ohituratzen joango gara eta aurrerago konturatuko zarete zergatik.